Baldintzak
Ordainketak
Prezioaren ordainketa osorik egingo da erreserba egitean. Erreserba luzatu nahi izanez gero, dagokion zenbatekoa ordaindu beharko da luzapen horren lehen eguna baino lehen.
Deuseztapena
Baja edo ezeztapena erreserba berretsi eta 24 ordu baino gutxiagora egiten bada, erreserba horren zenbateko osoa itzuliko da. Epe hori igarota, ezin izango da itzuli.
Gutxieneko egonaldia
Gutxieneko erreserba bi egunekoa izango da, sarrera ordua 12:00etan eta irteera 16:00etan.
Garbiketa
Garbiketa zerbitzua badugu ere, apartamentua garbi eta txukun utzi behar duzu. Egonaldian sortutako edozein kalteren berri eman beharko da.
Elkarbizitza
Apartamentua dagoen eraikin berean trabarik egin nahi ez duten bizilagunak daude, mesedez ez eragozpenik sortu eta ordutegiak errespetatu. Aizarotz oso herri lasaia da, goza ezazue besteak errespetatuz. Txakur batekin bisitatzen bagaituzu, ziurtatu ez duela etengabe zaunka egiten.