Zubizarreko Etxea Nafarroako AIZAROTZ herrian dago, Basaburua bailarako 180 biztanle inguru dituen udalerri idilikoa, Lekunberritik 15 km-ra, Iruñetik 35 km-ra eta Donostiatik 60 km-ra kokatua. Aizarotz Artius ibaiaren mugan dago eta hostozabalen baso trinkoz inguratuta dago, hala nola hariztiak, gaztainondoak, hurritzak eta gorostiak, mendizaleentzat, zikloturistentzat eta, oro har, naturazaleentzat ibilbide bikaina.
800 biztanle pasatxo dituen Basaburua hamabi herrik osatzen dute (Aizarotz, Arrarats, Beramendi, Beruete, Erbiti, Gartzaron, Igoa, Ihaben, Itsaso, Jauntsarats, Orokieta eta Udabe), bakoitza ederrago. Leku ezin hobea bere gastronomiaz, paisaiez eta jaiez gozatzeko. Udaletxea Jauntsaratsen dago, denetan erdiguneko herrian.
Aizarotz herrian ostatu bat dago eta bertan trago bat hartu edo kalitatezko sukaldaritza oso prezio merkean gozatu daiteke. Herriak frontoia, jolastokia eta parke bat ditu berdeguneak eta urmaela.
Handik 3 km eskasera, Jauntsarats-en, jaiegunetan ere zabalik dagoen denda-taberna dago.