Zubizarreko

Basaburua Haranaren bihotzean kokatua, Nafarroa berdean, Aizarotz herri lasaian, gure apartamentuak, Artius errekatik oso hurbil, urmael eta leiho guztietatik naturaren bista dituen parke baten ondoan, bi logela, guztiz hornitutako sukaldea, komuna, eta egongela-jangela ditu.

Apartamentuak berogailua du urteko egun hotzenetan erosotasuna bermatzeko. Duela gutxi berritu den eraikin zahar baten bigarren solairuan dago eta, jakina, guztiz irisgarria da, igogailua duena eta sarreran edo barrualdean eskailerarik gabe. Ibilbide ugari daude arakatzeko, oinez zein bizikletaz, eta indarrak kargatzeko, 150 metro eskasera dagoen herriko ostatua bisitatu dezakezu.